Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Patatak saltsa berdean arrautzarekin, legatz bolekin eta ilarrekin
Osagaiak
  • Patatak saltsa berdean:
  • 3 patata
  • Tipulin bat
  • Baratxuri atal bat
  • Txakolina
  • Arrain salda
  • Oliba olioa
  • Legatz zati bat
  • Ilarrak
  • Perrexila
  • Irina
  • Arrautza izoztu eta frijituak:
  • 2 arrautza izoztuta
  • Oliba oloa
  • Gatza
  • Zainzuriak arrautzeztatuta:
  • 6 zainzuri
  • Gatza
  • Azukre pixka bat
  • Irina
  • Arrautza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Patatak saltsa berdean:

Lehenengo saltsa berdea egingo dugu eta bertara patatak xerratuta botako ditugu egosteko. 2 minutu geratzen zaienean, ilarrak sartu horiek ere egin daitezen.

Legatza izpitu eta plastikozko paperarekin bolatxo batzuk egingo ditugu eta goxokiak bezala itxiko dugu. ARRAIN saldan sartu eta bertan 3 minutuz egosi. Ondoren plastikoa kendu eta saltsa berdean sartu.

Arrautza izoztu eta frijituak:

Arrautza lehenengo azal eta guzti izoztu. Gero, zuritu eta xerratan moztu. Oraindik izoztuta dagoela, zartagin batean frijitzen jarri alde batetik bakarrik.

Zainzuriak arrautzeztatuta:

Zainzuriak zuritu eta egosi.

Ondoren irinetik eta arrautzatik pasa eta frijitu.

BUKAERA:

Plater zabal batean patatak saltsa berdean jarri zainzuri eta arrautzekin.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena