Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Zainzuriak arrautza-irinetan:
Zainzuriak zuritu eta uretan egosi, gatza, azukrea eta olioa gehitu ostean. Ondoren, pixka bat xukatu, irinetik eta arrautzatik pasa eta oliotan frijitu.
Ilarrak eta babak urdaiazpikoarekin:
Tipulina txikitu eta olio pixka batekin zartaginean erregosten jarri. Erdi egina dagoenean, urdaiazpikoa txikituta gehitu eta sueztitu. Babak zuritu eta ilarrekin zartaginera gehitu. Gero, zainzuriak ere bai.
Arrautza krema:
Arrautza eta esne-gaina eltze batean jarri eta egosten utzi 80 ºC hartu arte. Ondoren sutatik atera eta gurina bota ondo nahastu arte. Gatza bota / gazitu.
Urdaiazpikoa zartaginean gorritu kurruskari geratzeko.
Bukaera:
Plater batean zainzuriak jarri eta ondoan ilarrak eta babak urdaiazpikoarekin; arrautza krema eta urdaiazpiko xerra zati batzuk ere bai. Bukatzeko, perrexila txikituta bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa