Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Alberjiniak beteta:
Alberjinia xerra finetan moztuko dugu eta zartaginean olio pixka batekin bi aldetatik gorritu eta erreserbatu.
Artobeltza uretan ondo garbitu eta zartaginean olio gabe txigortu. Ondoren urarekin jarri eta 20 minutuz egosi eta xukatu.
Barazkiak zati txikietan moztu eta salteatu egingo ditugu. bukaeran gariarekin elkartu eta gatza jarri.
Alberjinia xerra bat bestearen gainean gurutzatuta jarri, erdian barruko koilarakada on bat eta alberjinia itxi saski bat bezala gera dadin.
Aza gorria kokoarekin:
Tipula morea juliana eran moztu eta zartaginean erregosten jarri olioarekin. Aza gorria juliana eran moztuta gehitu, jengibre birrindu pixka bat ere bota eta erregosten jarraitu 5 minutuz. Orduan, kuminoa, azukrea, ozpina, soja saltsa eta koko xerra fin batzuk gehitu eta 5 minutu gehiago utzi sutan.
Barrengorri eta tofu saltsa:
Zartagin batean tipula erregosten jarri. Ondoren barrengorriak xerratuta gehitu eta bigundu arte sutan izan. Tofu zatiak oilo saldarekin bota eta 5 minutuz irakin ondoren, birringailuarekin txikitu saltsa lortu arte. Gatza bota.
BUKAERA:
Plater batean alberjinia saskian jarri eta ondoan aza gorri eta koko salteatua. Barrengorri saltsa gehitu eta
bukaeran azal-kentzekoarekin egindako koko xerra fin batzuk gehitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa