Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Pote galiziarra sakramentuekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Pote galiziarra:
  • -Babarrun zuriak, 300 g
  • -Patata, 200 g
  • -Txerri belarri bat
  • -Txerri hanka bat
  • -Txorizoa, 100 g
  • -Lacon zati bat
  • -Urdaiazpiko zati bat
  • -Urdai zati bat
  • -Arbi-gara, eskukada bat
  • Jogurt opilak:
  • -Greziar jogurt bat
  • -Irina, 125 g
  • -Olio koilara bat
  • -Legamia hautsa, 3 g
  • -Gatza
  • -Baratxuria, 2 atal
  • -Oregano lehorra
  • Ziape ozpin-olioa:
  • -Eztia, koilara bat
  • -Martorria, eskukada bat
  • -Baratxuri atal bat
  • -Sagardo ozpina, txorrotada bat
  • -Ziapea, 50 g
  • -Oliba olioa, 150 g
  • -Tipulina, eskukada bat
  • -Gatza
Prestaketa

Pote galiziarra:

Bezperan babarrunak beratzen jarri.

Biharamunean, babarrunei ura aldatu eta lapiko batean egosten jarri belarriarekin, hankarekin, lakoiarekin, txorizoarekin, urdaiazpikoarekin eta urdai zatiarekin. Ordu bat geratzen denean, haragia atera eta bertara patatak eta arbi-gara txikituta gehitu.

Sakramentuak zatitu edo hezurrak kenduko dizkiegu eta zartagin batean olioarekin gorritu.

Jogurt opilak:

Baratxuri atalak txikitu.

Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta eskuekin landu ore fina lortu arte. Bola txikietan banatu eta irinaren laguntzarekin zanpatu opiltxo batzuk egin arte. Zartagin batean olio pixka bat igurtzi eta bertan gorritu opiltxo horiek.

Lapikotik ateratako sakramentu erdiak txikitu, nahastu eta opiltxoak gainean jarri.

Ziape ozpin-olioa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu martorria eta tipulin adarra izan ezik. Horiek txikitu egingo ditugu.

Birringailuarekin ondo emultsionatu eta bertara belar usaintsu txikituak sartu eta nahastu.

Ozpin olioa sakramentuen gainetik botako dugu.

Bukaera:

Plater sakon batean pote galiziarra jarriko dugu. Beste plater batean sakramentuak eta hirugarrenean opiltxoak sakramentuekin eta ozpin-olioarekin.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena