Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Aza eta azenarioak
Aza eta azenarioak juliana finean moztu eta tipulina txikituarekin, irinarekin, arrautza zuringoarekin eta ur pixka batekin elkartu. Ondo nahastu eta zartagin berora koilarakada bat bota erdian txulotxo bat eginda gorringoa jartzeko. Bi aldetatik gorritu eta gatza bota.
Tipulin eta gurin krema
Tipulinak zuritu eta bitan zatitu, 10 minutuz uretan egosi eta xukatu ondoren, zartaginean pixka bat lehortu. Gurinarekin, esne-gainarekin eta gatzarekin elkartu eta birrindu. Iragazi eta epelean mantendu.
Otarrainxka frijituak
Otarrainxkak zuritu eta beste osagaiekin nahastu. Banan banan olio berotara bota frijitu arte, paperean xukatu eta gazitu.
Ziape eta ozpin-luzoker saltsa
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta txikitu.
Bukaera
Plater batean aza eta azenarioak jarri, gainean otarrainxka batzuk, ondoan, tipulin krema eta emultsioa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa