Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Txitxirio, bakailao eta ziazerba entsalada
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txitxirioak eta ziazerba:
  • Txitxirio egosiak, 150 g
  • Gerezi tomate eskukada bat
  • Alberjinia bat
  • Ahuakate bat
  • 2 arrautza
  • Ziazerba sorta bat
  • Limoi bat
  • Ziape koilaratxo bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Bakailao brandada kruxpeta:
  • Patata egosia, 125 g
  • Bakailaoa, 200 g
  • Ura, 80 g
  • Esnea, 50 g
  • Oliba olioa, 400 g
  • 2 baratxuri atal
  • Gatza
  • Tenpura irina
  • Frijitzeko olioa
  • Kuia eta piper gorri erre krema:
  • Kuia, 200 g
  • Piper gorri bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Txitxirioak eta ziazerba:

Labe erretilu batean txitxirio egosiak, gerezi tomateak, 6 alberjinia xerra eta ahuakate erdia xerratuta jarriko ditugu eta 180ºC-an 15 minutuz laberatuko ditugu.

Ontzi batean limoi zukua, ziape saltsa, gatza eta oliba olioa nahastuko ditugu.

Entsalada-ontzi batean ziazerba orriak jarriko ditugu. Ondoren, labean sartutako osagaiak bata bestearen gainean jarriko ditugu. Gainean bi arrautza frijituak eta bakailao kruxpetak ere bai.

Bakailao brandada kruxpeta:

Bakailaoa ur pixka batekin egosi. Xukatu eta osagai guztiak ontzi batean sartu olioa IZAN ezik. Birringailuarekin txikitzen hasi olioa gehitu ahala, maionesa balitz bezala. Hozten utzi.

Ontzi batean tenpura irina, ur hotza eta gatzarekin tenpura egin. Bakailao brandadarekin bolak egin, tenpuratik pasa eta oliotan frijitu.

Kuia eta piper gorri erre krema:

Kuia zuritu, zatitu eta erretilu batean jarri piper gorriarekin. Labean 180ºC-an erre. Ondoren, piper gorria zuritu eta ontzi batean sartu kuia erre zatiekin. Ondo txikitu eta olio txorrotada bat eta gatza bota.

BUKAERA:

Plater zabal eta sakon batean txitxirioak eta ziazerbak jarri. Ondoan, kuia eta piper gorri erre krema eta gainean, bakailao kruxpetak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena