Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Makarroi gratinatuak tomate, gazta eta ziazerba konpotarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Makarroi gratinatuak:
  • Makarroiak, 250 g
  • Gurina, 30 g
  • Irina, 30 g
  • Esnea, 500 g
  • Gazta birrindua, 400 g
  • Gatza
  • Ziape saltsa koilarakada bat
  • Gainerreko geruza:
  • Parma gazta birrindua, 120 g
  • Panko, 120 g
  • Gurina, 50 g
  • Piperrauts koilarakada bat
  • Tomate, gazta eta ziazerba konpota:
  • 12 gerezi tomate
  • Mozzarella bat
  • Feta gazta eskukada bat
  • Ziazerba orriak
  • Oregano lehorra
  • Gatza
  • Ziazerba pestoa:
  • Ziazerbak, 50 g
  • Rukula, 50
  • Parma gazta birrindua, 100 g
  • Intxaur eskukada bat
  • Pipermin pixka bat
  • Oliba olioa, 200 g
  • Gatza
Prestaketa

Makarroi gratinatuak:

Ura irakiten jarriko dugu makarroiak egosteko eta bitartean gurina, irina eta esnearekin bexamela egiten hasiko gara. Bexamela ondo egosi ondoren, gaztak botako dizkiogu eta ziape saltsa ere bai. Ondo nahastu eta makarroiak egosita daudenean, bertara botako ditugu xukatuta, baina bero. Hori garrantzitsua da krema bezala geratzeko.

Gainerreko geruza:

Ontzi batean osagai lehorrak sartu eta gurin urtua botako dugu. Ondo nahastu eta makarroien gainetik luzatuko dugu. Ondoren, labean sartu gain errea lortzeko.

Tomate, gazta eta ziazerba konpota:

Gerezi tomateak erditik moztu eta zartagin batean olioarekin gorrituko ditugu. Bertara ziazerba orriak bota eta sueztitu. Gazta zatiekin nahastu eta oregano lehorra eta gatza bota.

Ziazerba pestoa:

Osagai guztiak ontzi batean edo almaizean sartu eta ondo birrindu

BUKAERA:

Makarroiak erretilu berean utzi. Ontzi batean konpota jarri eta beste batean pestoa. Perrexilarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena