Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Baba patea azalore mamiekin eta opiltxoak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Baba patea (mdammas):
  • Baba izoztuak, 500 g
  • Baratxuri ale bat
  • Gatza
  • Perrexila
  • Limoi baten zukua
  • Pipermina, zatitan moztuta
  • Tahini koilarakada bat
  • Oliba olioa
  • Ura koilarakada bat
  • Tipula more bat
  • Azalore mamiak:
  • Azalore bat
  • Tomate bat
  • Piper-berde bat
  • Tipulin bat
  • Baratxuria, ale bat
  • Alberjinia bat
  • Piperrautsa, pixka bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Opilak:
  • Irina, 400-450g
  • Gatza, 5 g
  • Azukrea, 10 g
  • Legamia hautsan, 7 g8
  • Ura, 120 g
  • Esnea, 120 g
  • Oliba olioa koilarakada bat
  • Perrexila
  • Oliba olioa
Prestaketa

Baba patea (mdammas):

Almaizean, baratxuri alea, limoi zukua, perrexila, pipermina, tahinia, oliba olioa eta ura sartu pixkanaka dena zanpatu ahala ore fin bat egin arte. Babak ur berotan galdarraztatu, hoztu eta birringailuarekin pasta bat egingo dugu. Behar badu, iragailutik pasa eta almaizean egin dugun orearekin nahastu. Gatza jarri.

Tipula morea laukitan moztuko dugu eta zartaginean olioarekin gorritu.

Azalore mamiak:

Azalorea xafla finetan moztuko dugu, ogi mamiak izango balira bezala.

Beste barazkiak txikituta zartagin batean erregosten jarriko ditugu olioarekin eta gatz pixka batekin.

Barazki hauek oso ondo eginda daudenean, beste zartagin batean olioa botako dugu. Jarraian, baratxuria, tomatea birrinduta eta piperrautsa gehitu eta murrizten utziko dugu ia lehortu arte. Orduan, azalore xaflak bota eta su bizian salteatuko dugu gorritzen hasten den arte. Barazki erregosiak sartu eta dena ondo sueztitu.

Opilak:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta eskuekin ore bat egin. Egoten / pausatzen utzi ordubetez eta ondoren zati txikiak hartu, arrabolarekin borobildu eta zartagin batean gorritu.

 

BUKAERA:

Ontzi batean baba patea platereratu eta beste batean azalore mamiak. Opilak ondoan jarri. Opil batean baba pate koilarakada bat jarriko dugu eta gainetik azalore mamiak ipiniko dizkiogu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena