Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Barazki erreak romeskuarekin
Osagaiak
  • Barazki erreak:
  • Azenarioa
  • Erremolatxa
  • Patata
  • Arbia
  • Tupinambour bat
  • Azenario txikiak
  • Crosnesak eskukada bat
  • Gurina, 50 g
  • Ezkaia, 3 adar
  • Erromeroa, adar bat
  • Gatza
  • Tipulatxa
  • Baratxuria, ale bat
  • Perrexila, eskukada bat
  • Romesku saltsa:
  • Adar tomateak, 4
  • Baratxuria, buru bat
  • Arbendolak, eskukada bat
  • Ogia, zati bat
  • Perrexila
  • Ozpina
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Feta gazta usaingozatuta:
  • Feta gazta, zati bat
  • Piperrautsa, koilarakadatxo bat
  • Oregano lehorra, koilarakadatxo bat
  • Pipermin hautsa, pixka bat
  • Limoi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Baratxuria, ale bat
Prestaketa

Barazki erreak

Ontzi batean gurina, ezkai eta erromero orriak, gatza, tipulatxa, baratxuria eta perrexila sartu eta birringailuarekin txikitu pure bat egin arte.

Azenarioa, erremolatxa, patata eta arbia zuritu eta  mozketa batzuk egin hauek banandu gabe. Barazki horiei aurretik egindako purea gainetik jarri eta laberatu 180ºC-an 25-30 minutuz

Azenario txikiak eta crosnesak uretan egosi eta ondoren zartagin batean olioarekin salteatu.

Tupinambourra xafla finetan moztu eta oliotan frijitu.

Romesku saltsa

Barazkiak labean ondo erre eta ondoren tomatea zuritu. Baratxuri buruari mamia atera eta ontzi batean sartu. Bertara arbendola eta ogia frijituta sartu ozpina, perrexila, gatza eta olioarekin batera. Birringailuarekin ondo txikituta utzi.

Feta gazta usaingozatuta

Feta gazta zati luzetan moztu eta beste osagaiekin ondo busti. Zartagin bero batean bi aldeetatik gorritu.

BUKAERA:

Plater batean barazki erreak salteatu eta frijituak banatu eta ingurutik romesku saltsa bota. Horien gainean, feta zati gorrituak jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena