Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Penkak otarrainxkekin beteta tomate erre eta itsaski saltsarekin
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Penkak otarrainxkekin beteta:
  • Zerbak, 6
  • Otarrainxkak, 6
  • Tipulina
  • Azenarioa, txiki bat
  • Porrua, erdi bat
  • Tomate helduak, 3
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Irina
  • Arrautza
  • Tomate erre eta itsaski saltsa:
  • Tomate helduak, 5
  • Baratxuria, buru bat
  • Ezkaia, adar batzuk
  • Otarrainxken buruak
  • Cognaca, txorrotada bat
  • Oliba olioa gatza
  • Arrain salda, pixka bat
  • Orburu frijituak:
  • Orburuak, 3
  • Panko-a
  • Arrautza
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Otarrainxkekin beteriko penkak:

Zerbei penkak kendu eta hauei ile guztiak kendu. Zerben orriak txukundu. Eltze batean ura irakiten jarri gatzarekin eta bertan penkak egosi eta zerba orriak galdarraztatu. Ur hotzetan sartu.

Zartagin batean tipulina, azenarioa eta porrua txikituta erregosten jarri. Tomateei azala eta haziak kendu ondoren, txikituta bertan sartu eta ondo egiten jarraitu. Bukaeran, otarrainxkak zurituta eta zatituta gehitu eta multzo bat egin.

Nahasketa hori penkak betetzeko erabiliko dugu, eta, penkak itxi ondoren, zerba orria luzatu eta penkak bertan bilduko ditugu. Irin eta arrautzetatik pasa ondoren, oliotan frijitu.

Tomate erre eta itsaski saltsa:

Erretilu batean tomateak eta baratxuri burua olioarekin labean sartu 180ºC tara 30 minutuz.

Bestetik, zartagin batean, otarrainxka buruak gorrituko ditugu olioarekin eta txorrotada bat cognac botata sua eman. Ondoren barazki erreekin nahastu. Baratxuri buruari mamia atera, bertan sartu eta birringailuarekin ondo txikitu arrai salda gehituta. Iragazi eta eltze batean jarri lodiera eta gatz puntuan jartzeko.

Orburu frijituak:

Orburuak zuritu eta xerratan moztu. Arrautza eta pankotik pasa ondoren, oliotan frijitu eta, xukatu ondoren, gatza bota.

BUKAERA:

Plater batean 3 penka jarri eta ondotik saltsa bota. Gainean orburu frijituak jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena