Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Udaberriko biribilkiak cowboy entsaladarekin
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Udaberriko biribilkiak:
  • Ganbak, 12
  • Azenarioa
  • Tipulina
  • Aza laurdena edo aza txinatar bat
  • Soja kimuak, 100 g
  • Shitake perretxikoak, 150 g
  • Soja saltsa, 150 g
  • Arroza, 8 olata
  • Arrautza, 2 zuringo
  • Frijitzeko olioa
  • Cowboy entsalada:
  • Babarrun beltzak egosita
  • Azenarioa
  • Piper horia
  • Arto gozoa, 2 koilarakada
  • Tomatea
  • Ahuakatea
  • Luzokerra bat
  • Tipulatxak, 2
  • Mangoa
  • Martorria
  • Oliba olioa, 4 koilarakada
  • Ziapea, koilarakada bat
  • Sagar ozpina, koilarakada bat
  • Baratxuria, ale bat
  • Gatza
  • Saltsa gazi gozoa:
  • Ketchupa, 3 koilarakada
  • Ozpina, 200 g
  • Eztia, koilarakada bat
  • Azukrea, 100 g
  • Maizena, pixka bat
  • Ura
Prestaketa

Udaberriko biribilkiak:

Tipulina, azenarioa eta aza juliana finean moztu. Shitake perretxikoekin berdina egin. Zartagin bat berotzen jarri olioarekin eta barazkiak salteatu, tipulatik hasita, azenarioarekin jarraituz eta, azkenik, aza eta shitake perretxikoak. Txorrotadatxo bat soja saltsa bota. 2 minutuz salteatu eta zartaginetik atera. Ganbak 3 zatitan moztu eta, soja kimuekin batera, salteatutako barazkiekin nahastu. Arroz olatak mahaian luzatu eta horien erdian koilarakada on bat jarri, salteatutako nahasketarena. Alboetako olatak barrurantz sartu eta biribiltzen hasi. Izkinara iristean arrautza zuringo pixka bat erabili itsatsita geratzeko. Zartagin batean olioa bota eta bi aldeetatik frijitu. Paperean xukatu.

Cowboy entsalada:

Osagai guztiak ontzi batean sartzen joan, eta, eman behar zaion tratamenduaren ondoren, ondo nahastu. Ontzi batean  olioa, ziapea, ozpina eta gatza nahastu eta beste osagaien gainetik bota.

Saltsa gazi gozoa:

Eltze batean ozpina, azukrea, eztia eta gatza nahastu eta berotu. Ketchupa gehitu, ur pixka batean maizena disolbatu, saltsara gehitu lodiera pixka bat emateko eta hotzean gorde.

Bukaera:

Plater batean biribilkiak jarri saltsa gazi gozoa eta soja saltsa pixka batekin eta beste ontzi batean entsalada

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena