Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Ahate magreta laranja saltsan:
Magretaren koipearen aldean diagonalki mozketa batzuk egingo dizkiogu. Ondoren, zartagin batean koipearen aldetik jarri eta pixkanaka gorritzen jarriko dugu koipea galtzen doan heinean. Ondo gorrituta dagoenean, buelta eman eta 2 minutuz gorritzen utzi. Bertatik atera eta aluminiozko paperarekin bilduko dugu egoten uzteko. Bitartean, zartaginean geratu den koipea kendu eta bertan modena ozpina bota, irakitean eztia bota eta ondoren laranja zukua, jarraian soja saltsa eta pixka bat murriztu ondoren, ur hotzetan disolbatu dugun maizena gehituko diogu loditu dadin. Orduan laranja atalak bota eta gorde.
Barazkiak:
Barazki guztiak garbitu eta zuritu ondoren, karratu txikitan moztu.
Kuia eta apio sustraia uretan egosi.
Zartagin batean olioarekin salteatu eta gatza bota. Ez dezatela kolore gehiegi hartu.
Arto eta batata kurruskaria:
Batata zuritu eta birrindura egin. Trapu batean bildu eta estutu ura kendu dezan. Ontziratu eta bertan txitxirio irina, arto frijitu apurtua eta gatzarekin nahastu. Zartagin bat berotu, olioa bota eta koilara baten bidez puskak jartzen joan. Ondo luzatu eta bi aldeetatik gorritu.
Bukaera:
Magretari labean 3 mintuko berotu bat eman eta ondoren, xerra finetan moztu. Plater batean barazkiak luzeran jarri eta gainean magreta xerratan. Saltsa bota eta ondoan batata kurruskariak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa