Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arrautza, perretxiko eta arroz fideo zopa:
Ontzi batean ura jarri eta, shitake perretxiko lehorrak zatitu ondoren, bertan sartu 20 minutuz hezetu daitezen.
Eltze batean olioa jarri eta porrua txikituta eta kuiatxoa eta azenarioa juliana eran moztuta erregosten jarri 8-9 minutuz. Ondoren, shitake perretxikoak sartu eta 3 minutuz sueztitu. Salda beroa eta perretxikoen ur pixka bat bota, irakiten jarri, soja saltsa gehitu eta 7-8 minutu ondoren itzali.
Orduan arroz fideoak eta ziazerba orriak, aurretik baratxuriarekin gorrituta, sartu eta 5 minutu inguru bertan utzi. Orduan katilu batean sartu eta txinatar aza gorrituta eta arrautza erditik moztuta sartu.
Barazki salda:
Lapiko batean olio pixka batekin barazkiak zatituta gorritzen jarri 5 minutuz eta ondoren ura bota eta 30 minutuz irakiten jarri, zaporea hartu arte.
Txinatar aza gorritua:
Txinatar aza uretan 5 minutuz egosi, ur hotzetan hoztu, erditik moztu eta zartagin batean gurinarekin gorritu.
Txinatar arrautza marmolatua:
Eltze batean arrautza egosten jarri 5 minutuz koilara batekin urari bueltak ematen ari garen bitartean. Gorringoa erdian geratzeko.
Beste aldetik, eltze batean beste osagaiak sartu eta berotzen jarri. Arrautza erdi egosita dagoenean, uretatik atera, koilara batekin azalean kolpetxo batzuk eman pitzadurak egin daitezen eta salda horretan sartu 20 minutuz egosten. Ondoren zuritu, erditik moztu eta zopan sartu.
Bukaera:
Katilu zabal batean zopa jarri osagai guztiekin. Tipulin adar berdearekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa