Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barazkiak:
Barazki bakoitza behar duen zatitxotan moztuko dugu. Ondoren, egosi eta zartagin batean olioarekin baratxuria eta urdaiazpiko txikitua gorrituko ditugu baita barazkiak pixka bat berotu ere, platerean jartzeko.
Barrengorri patea:
Baratxuri buruari puntak moztu eta laberatu 180ºc-tara txorrotada bat oliba oliorekin. Barrengorriak xerratu eta zartagin batean salteatu olio pixka batekin. Intxaurrak berriz, zartagin batean txigortu. Shitake perretxikoak zatitu makilatxotan eta zartagin batean salteatu. Baratxuri errearen mamia ontzi batean sartu eta bertara intxaurrak txigortuta, barrengorriak salteatuta, gatza eta olioa bota eta birringailuarekin ondo txikitu pure bat egin arte. Bertara shitake perretxiko zatitxo batzuk gehitu. Gorde shitake perretxiko salteatu batzuk eta intxaurrak patearen gainean jartzeko.
Gorringo frijitua:
Gorringoa irin eta ogi birrindua duen nahasketa batetik pasa eta olio berotan segundo batzuez frijitu egingo dugu.
Moldezko makilatxoak labean gorritu.
Bukaera:
Plater baten zirkunferentzian barazkiak nahastuta jarri eta erdian barrengorri koilarakada on bat. Honen gainean barrengorri zatitxo salteatuak, intxaur batzuk eta txorrotada bat olio bota. Horren gainean gorringoa jarri baita bi ogi makilatxo ere. Perrexilarekin bukatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa