Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Borrajak kozinatuta ilar saltsa eta otarrainxkekin
Osagaiak
  • Borrajak kozinatuta:
  • -Borraja, sorta bat
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Baratxuria, ale bat
  • Ilar saltsa:
  • -Ilarrak, 200 g
  • -Tipulina
  • -Salda, 150 g
  • -Esne gaina, 30 g
  • -Gatza
  • -Gurina, 50 g
  • -Oliba olioa
  • Otarrainxkak:
  • -Otarrainxkak, 6
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Baratxuria, ale bat
  • -Perrexila
  • -Piperrautsa
Prestaketa

Borrajak kozinatuta:

Borrajak garbitu eta zuritu. Ur irakinetan egosi eta ondoren ur hotzetan hoztu. Xukatu.

Zartagin batera olioa bota, baratxuria txikituta gorritzen jarri eta borraja zati egosiak gehitu. Ondo nahastu eta erreserbatu.

Ilar saltsa:

Tipula olioarekin erregosten jarri. Ondoren, ontzi batean osagai guztiak sartu eta ondo birrindu. Iragazi behar bada iragazi eta eltze batean jarri berotu dadin.

Otarrainxkak:

Otarrainxkak osorik zuritu isatsak ez ezik eta erditik moztu. Zartagin batean olioa berotzen jarri eta bertara baratxuri alea txikituta gehitu, gorritzean piperrautsa bota, nahastu eta otarrainxkak sartu. Ondo egin eta bukaeran perrexila txikituta bota.

Bukaera:

Plater batean ilar saltsa jarri eta gainean borraja salteatuta. Ondoan otarrainxkak jarri bere olioa gainetik botata.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena