Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Espagetiak otarrainxka gorrien tartarrarekin eta tomate lehor pestoa
Osagaiak
  • Espageti orea:
  • -Gari irina, 300 g
  • -Semola, 50 g
  • -Arrautzak, 3
  • -Oliba olioa, 2 koilarakada
  • -Gatza
  • Itsaski krema:
  • -Otarrainxka gorrien buruak
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Arrain salda
  • -Parmesano gazta
  • Otarrainxka gorri tartarra:
  • -Otarrainxka gorriak, 6
  • -Lima
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Martorri freskoa
  • Tomate lehor pestoa:
  • -Tomate lehorrak, 4
  • -Albaka, sorta bat
  • -Intxaurrak, eskukada bat
  • -Parmesano gazta birrinduta
  • -Limoi azala birrinduta
  • -Limoi zukua
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
Prestaketa

Espageti orea:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta eskuekin ore bat egin. Hotzean egoten utzi 2 ordu. Ondoren, irinaren laguntzaz, arrabolarekin luzatu eta makinatik pasako dugu eta azkenik espageti forman moztu.

Uretan 3 minutuz egosi eta otarrainxka krema dagoen zartaginera sartu. Bertan egosten bukatu eta parmesanoa birrinduta botako diogu saltsa krematsua uzteko.

Itsaski krema: 

Zartagin batean otarrainxka buruak gorritu olioarekin, arrain salda bota eta 15 minutuz kozinatu. Birringailuarekin txikitu eta iragazi.

Otarrainxka gorri tartarra:

Otarrainxkak zurituta zatitxotan txikitu eta ontzi batean sartu. Bertara martorria txikituta, limoi azala birrinduta, limoi erdiaren zukua, oliba olio txorrotada eta gatza bota eta ondo nahastu.

Tomate lehor pestoa:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta emultsio bat egin.

Bukaera:

Plater batean espagetiak biribilduta dorre baten formarekin jarri. Gainean otarrainxka gorri tartarra eta ingurutik tomate lehor pestoa.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena