Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Atxikoria, kuia eta patata kozinatuak:
Atxikoria garbitu, patata eta kuia zuritu eta barazkiak zatitan moztu. Uretan elkarrekin egosi, eta, ondoren, xukatu. Zartagin batera olioa bota eta baratxuria txikituta gehitu. Gorritzean, barazkien gainetik bota, gatza jarri eta nahastu.
Alberjinia tenpuran saltsa gazi-gozoarekin:
Alberjinia zuritu, karratutan zatitu eta esnetan sartu 20 minutuz. Ondoren xukatu.
Ontzi batean ur hotza sartu eta bertara irina, arto irina, jengibrea, piperrautsa, baratxuri hautsa, arrautza eta gatza bota. Ondo nahastu eta bertara alberjinia zatiak bota, nahastu eta olio berotan frijitu.
Zartagin batera tomate saltsa, soja saltsa eta eztia bota. Ondo elkartu eta berotu osagaiak eta bertara alberjinia frijitua sartu eta nahastu berotzen den bitartean. Sesamo haziak gainetik bota.
Perrexil eta baratxuri emultsioa:
Baratxuri alea xerratu eta frijitu. Olio hori berehala hoztu emultsioa egiteko erabiliko dugu eta. Ontzi batean osagaiak elkartu eta birringailuarekin emultsio bat egin.
Bukaera:
Plater baten aldean barazki kozinatuak jarri eta beste alboan alberjinia frijitua. Ondoan perrexil eta baratxuri emultsioa jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa