Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Perretxiko strudela:
Porrua txikitu eta erregosten jarri zartagin batean olioarekin. Ondoren perretxiko sorta eta baratxuri aleak zanpatuta gehitu. Ondo erregosi eta 2 koilarakada irin bota. Hori sueztitu ondoren, ardo txuri eta soja saltsa pixka bat bota eta murriztean, salda. Irakin dezala saltsa loditu arte. Intxaurrak txikituta bota, nahastu eta hozten utzi.
Filo pasta xafla bat labeko paper baten gainean luzatu eta gurina eman. Hau 4 aldiz errepikatu eta orearen gainean perretxiko betegarria jarri. Gazta dadotan gainean jarri eta biltzen joan zilindro bat egin arte. Gurin urtuarekin igurtzi eta laberatu 180ºC-tan 25-30 minutuz.
Orburu krema:
Baratxuria eta tipulatxa erregosten jarri eta bertara orburuak zatituta gehitu aurretik azala kenduta. Ondo sueztitu ondoren, salda gehitu eta egosten utzi. Bukaeran esne-gaina gehitu eta birrindu, iragazi eta gatza jarri. epelean mantendu. Eta lodia geratzen bada saldarekin arindu.
Barazki mueslia:
Barazki guztiak zuritu, eta xafla finetan moztu. Irinetatik pasa eta oliotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.
Bukaera:
Plater batean strudela jarri, ondoan orburu krema eta gainetik barazki mueslia bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa