Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Gabonetako sarrerak: Brie gazta eta ahabi opila
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Brie gazta eta ahabi opila:
  • -Irina, 150 g
  • -Gurina, 75 g
  • -Ur hotza, 35 g
  • -Gatza
  • -Brie gazta
  • -Ahabiak
  • -Arrautza
  • Izokina ziazerbekin hostopilean bilduta:
  • -Izokina, zati bat
  • -Ziape saltsa antzinako erara
  • -Ziazerbak
  • -Gurina
  • -Hostopila, xafla 1
  • -Sesamo haziak
  • -Arrautza
  • Foie-gras eta brie gazta kroketak:
  • -Foie grasa, zati bat
  • -Irina
  • -Arrautza
  • -Ogi birrindua
  • -Gatza
  • -Piperbeltza
  • -Frijitzeko olioa
Prestaketa

Brie gazta eta ahabi opila:

Ontzi batean irina, gurina epelduta, ur hotza eta gatz pixka bat sartu eta eskuekin orea egin. Arrabol eta irinaren laguntzarekin luzatu eta borobilean 2 zati moztu. Baten gainean gazta jarri eta honen gainean ahabiak. Beste ore zatiarekin estali. Izkinak lotu eta sobratutako orearekin orri batzuk egin apaintzeko. Arrautza irabiatua erabili orriak itsasteko. Labean sartu 180ºC-tan 15-20 minutuz.

Izokina ziazerbekin hostopilean bilduta:

Zartagin batean gurin zatitxo bat bota eta ziazerbak pixka bat sueztitu. Sesamo haziak gehitu. Izokin zatia makilatxotan moztu eta ziape saltsa igurtzi. Ziazerbarekin estali eta hostopil xafla batekin bildu. Arrautza irabiatuarekin igurtzi. Labean sartu 180ºC tara 15 minutuz.

Foie gras eta brie gazta kroketak:

Foie grasari gatza eta piperbeltza bota, ondoren brie gaztarekin batera zatitxotan moztu eta bi aldiz birrineztatu. Olio berotan frijitu eta xukatu.

Bukaera:

Erretilu batean hasierakoak aurkeztu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena