Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txistorra bolognesa
Zartagin batean barazkiak txikituta erregosten jarri. Ondoren txistorra moztuta gehitu, sueztitu eta ardo txuria bota. Nahasketa murriztu eta tomatea eta, oreganoa bota baino lehen, koipe asko badu kendu. Tomatearekin irakinaldi bat eman eta gatz puntuan jarri.
Tipula sagardoarekin karamelizatuta
Tipula juliana eran moztuta erregosten jarri. Biguna dagoenean, sagardoa gehitu eta murriztu karamelizatu arte.
Gatza jarri.
Talo kurruskariak
Ontzi batean arto irina eta gatza jarri eta ur epela pixkanaka gehitzen joan, eskuekin orea egiten dugun bitartean. Orea egin ondoren, pusketa bat hartu eta, egurrezko xafla batean, eskuekin luzatzen joan. Zartaginean bi aldeetatik gorritu.
Gazta bexamela
Esnea berotzen jarri eta beste eltze batean gurina urtu, irina gehitu, erre eta esnea gehitzen joan bueltak ematen dizkiogun bitartean. Bexamelak 2 minutu irakitean, gatza bota eta albahaka orriak txikituta gehitu. Epelean mantendu.
Bukaera
Plater batean talo bat jarri eta gainean tipula karamelizatua eta txistor bolognesa koilarakada bat, gero beste talo kurruskari bat eta errepikatu lehengokoa. Gainetik bexamela jarri eta gazta birrindua, ondoren, gainerre labean. Bukatzeko albahaka txikitua bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa