Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Txangurro samosak tipulin eta porru saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txangurro samosak:
  • -Txangurro mamitua, 300 g
  • -Azenarioa
  • -Tipulina
  • -Porrua
  • -Gurina, 100 g
  • -Brandya, zorrotada bat
  • -Tomate frijitua
  • -Itsaski krema
  • -Arto irina
  • -Gatza
  • -Brick orea, 2 xafla
  • -Perrexila
  • Tipulin eta porru saltsa:
  • -Tipulina
  • -Porruak, 2 ale
  • -Gurina
  • -Patata
  • -Txakolina zorrotada bat
  • -Esne-gaina, 200 g
  • Otarrainxka, tomate eta amuarrain arrautza olioa:
  • -Otarrainxkak, 2 ale
  • -Adar tomatea
  • -Amuarrain arrautzak,-koilarakada bat
  • -Anetoa
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Ozpina
  • Porru eta azenario txikiak:
  • -Porru txikiak, 4 ale
  • -Azenario txikiak, 4 ale
  • -Gurina
  • -Gatza
Prestaketa

Txangurro samosak:

Eltze batean azenarioa, tipulina eta porrua txikituta gurinarekin erregosten jarri ondo karamelizatu arte. Ondoren tomate frijitu eta itsaski krema  bota eta irakiten hasten denean, txangurro mamitua eta brandya gehitu eta murriztu. Ondoren uretan desegindako arto irin pixka bat bota eta loditu. Perrexila txikituta bota eta hozten utzi. Brick ore xafla erditik moztu eta bertan txangurroarekin egindako prestaketaren koilarakada bat jarri eta tolesten joan hiruki forma eman arte. Gurin urtuarekin tolestu eta labean gorritu. 

Tipulin eta porru saltsa:

Tipulina eta porrua gurinarekin erregosten jarri. Ondoren patata bat zatituta sartu, sueztitu eta txakolin zorrotada bat bota, murriztu eta esne gaina gehitzean, irakin 10 minutuz eta birrindu, iragazi eta gatza jarri.

Otarrainxka, tomate eta amuarrain arrautza olioa:

Tomatea concasse eran moztu. Otarrainxkak egosi, zuritu eta txikitu. Ontziratu eta bertara anetoa txikituta, amuarrain arrautza koilarakada bat, olioa, ozpina eta gatza.

Porru eta azenario txikiak:

Barazkiak zuritu, egosi eta zartaginean gorritu gurinarekin.

Bukaera:

Plater batean porru saltsa luzatu, gainean 3 samosa jarri, ingurutik otarrainxka olioa jarri eta barazki txikiak kokatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena