Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Espaghetiak erremolatxa saltsarekin, feta eta intxaurrekin
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Espaghetiak erremolatxa saltsarekin, feta eta intxaurrekin:
  • Spaghettiak, 150 g
  • Erremolatxa egosia, 200 g
  • Feta gazta, 150 g
  • Baratxuri ale bat
  • Ezkaia
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Intxaur eskukada bat
  • Pastaren egosketako ur pixka bat
  • Erremolatxa krema txipiroi tagliateleekin:
  • 3 erremolatxa
  • 2 patata
  • Esne gaina txorrotadatxo bat
  • Salda, 300 g
  • 4 txipiroi
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexila
  • olioa
  • Erremolatxa kremaren lagungarriak:
  • Feta gazta zati batzuk
  • Intxaur eskukada bat
  • Albahaka orriak
  • 2 urdaiazpiko xerra
  • Ogi karratu xigortuak
Prestaketa

Espaghetiak erremolatxa saltsarekin, feta eta intxaurrekin

Erremolatxak egosi, zuritu eta zatituta ontzi batean sartu. Bertara feta gazta, ur ver pixka bat eta gatza bota eta birrindu pure fina bat egin arte.

Zartagin batera olioa bota eta baratxuri ale batekin eta ezkai adarrarekin zaporea eman olioari. Bi osagai hauek atera eta egosketako ur pixka bat bota. Spaghettiak sartu eta erremolatxa saltsarekin elkartu. Ondp elkartu osagaiak eta sardexka handi batekin bildu eta platerean luzatu. Gainetik feta eta intxaur zatitxoak bota.

Erremolatxa krema txipiroi tagliateleekin

Eltze batean tipulina zatituta erregosten jarriko dugu olioarekin. Patata eta erremolatxa zuritu eta zatituta gehitu, sueztitu eta salda bota osagaiak egosi daitezen. Erremolatxa egosita dagoenean, birringailuarekin ondo txikitu eta esne gain txorrotada txiki bat botako diogu, epelean mantendu.

Txipiroiak garbituta makiltxo finetan moztu eta baratxuri, olio eta perrexil txikitu nahasketarekin elkartu. Zartagin bat ondo berotu eta txipiroiak bertara botako ditugu xukatuta ondo gorritzeko. Sopatren gainean jarri.

Bukaera

Plater sakon batean erremolatxa sopa jarri txipiroiekin eta beste plater batean spaghettiak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena