Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Ratatouillea:
Lehenik saltsa egingo dugu eta horretarako, labe erretilu batean piper hori eta gorria, tipulina, baratxuri burua eta 2 tomate erretzen jarriko ditugu. Ondo eginda daudenean, zuritu, haziak kendu, txikitu eta zartagin batean murrizten jarriko ditugu. Ondoren irabiagailuarekin txikitu eta bitartean oliba olio zorrotada on bat bota.
Saltsa hau portzelanazko ontzi batean jarri eta bitartean alberjinia, kuiatxo eta udare-tomateak xerra finetan mozten joango gara eta portzelanazko ontzian tartekatzen joan bete arte. Aluminiozko paperarekin estali eta 180ºCtara laberatu 40 minutuz.
Arrautza galdarraztatua:
Pipermina txikitu, olioarekin nahastu eta epeldu.
film papera pipermin olioarekin igurtzi eta katilu baten barruan sartu. Bertara arrautza bota, gatza jarri eta sokarekin zakutxo bat egin eta lotu. Ur berotan sartu 5-8 minutuz zuringoa egosi arte eta gorringoa gutxi eginda geratu dadin.
Tofu makilatxoak:
Ontzi batean arto malutak sartu eta piperrautsa eta baratxuri hautsarekin nahastu.
Tofua makilatxotan moztu eta ziape saltsarekin igurtzi. Irin, arrautza eta arto maluten nahasketatik pasa eta oliotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.
Bukaera:
Plater batean ratatouille multzoa jarri bere saltsarekin eta ondoan tofu makilatxo pare bat eta arrautza galdarraztatua.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa