Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Suquet salda:
Eltze batean arrain hezurrak, otarrainxka buruak eta barazkiak moztuta erregosi. Txorizo piper mamia eta piperrautsa gehitu. Sueztitu. Ura bota eta egosten utzi 10-15 minutuz. Iragazi.
Suquet-a:
Alde batetik zartagin batetara olioa bota eta bertan frijitu baratxuri aleak xerratan, arbendolak, perrexila eta ogia. Almaizean sartu eta txikitu.
Eltze batean olio zorrotada bat bota eta barbarin xerrak, muskuiluak eta otarrainxkak gorritu. Atera eta tipulina txikituta erregosten jarri. Bertara patatak apurtuta gehitu, piperrautsa eta tomate heldua birrinduta sartu eta dena ondo erregosi. Suquet salda gehitu eta egosten utzi patata egin arte. Orduan muskuiluak, otarrainxkak eta barbarin xerrak sartu. Almaizean egindako orea ere gehitu eta irakinaldi bat eman ondoren, itzali.
Legatz bolak:
Legatz solomoa labanarekin txikitu eta ontzi batean sartu. Ogi mamia esnetan buzti, xukatu eta legatzarekin batera nahastu arrautza, gatza, baratxuria hautsan eta perrexilarekin batera.
Eskuekin ore bat egin eta bola formak eman. Irin eta arrautzetatik pasa eta frijitu.
Bukaera:
Plater batean patata zukutsua jarri eta gainean muskuiluak, barbarin solomoak, otarrainxkak eta legatz bolak. Saltsarekin apaindu eta perrexil txikitua gainetik bota. Arbendol frijitu batzuk txikitu eta plateretik banatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa