Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Seitana itsas-uraza, ziazerba eta enoki salteatuarekin eta erremolatxa purea
Osagaiak
  • Seitana:
  • Glutena, 250 g
  • Ogi birrindua baratxuri eta perrexilarekin, 2 koilarakada
  • Baratxuri ale bat
  • Piperrautsa, 3 koilarakada
  • Oregano lehorra, koilarakada bat
  • Kuminoa, koilarakada bat
  • Piperbeltz txuria
  • Intxaur muskatua
  • Gatza
  • Tomate birrindua, 250 g
  • Ardo txuria, txorrotada bat
  • Soja saltsa, koilarakada bat
  • Alga, ziazerbak eta enoki salteatuak:
  • Itsas uraza, 25 g
  • Baratxuri ale bat
  • Enokiak
  • Ziazerba sorta bat
  • Gatza
  • Sesamo haziak
  • Oliba olioa
  • “Curry” ozpin olioa:
  • Sesamo olioa
  • Ziape saltsa koilarakada bat
  • Curry pixka bat
  • Sagar ozpin olio pixka bat
  • Soja saltsa koilarakada bat
  • Erremolatxa purea:
  • 2-3 erremolatxa
  • Gurina, 30 g
  • Esne gaina, txorrotadatxo bat
  • Gatza
  • Piperbeltza
Prestaketa

Seitana

Alde batetik osagai likidoak nahastu eta bestetik osagai lehorrak. Ontzi batean nahastu bi prestaketak, osagai guztiak ondo elkartu eta ore bat osatu arte. Forma eman eta film paperean bildu eta ordu erdiz uretan egosi.

Alga, ziazerbak eta enoki salteatuak

Zartagin batean olioa bota eta baratxuri alea txikituta. Frijitzen hasten denean, ziazerba eta itsas uraza bota eta salteatu. Bertara enoki eta sesamo haziak gehitu eta dena batera salteatu. Gatza bota.

"Curry" ozpin olioa

Ontzi batean osagaiak elkartu eta hagaxkarekin emultsionatu.

Erremolatxa krema

Erremolatxak, zuritu gabe, jarri uretan egosten. Egositakoan xukatu eta ontziratu gurin eta esnegain pixka batekin. Ondoren birrindu eta gatza eta piperbeltza bota. Oso lodia geratzen bada, egosketako ura gehitu.

Amaiera

Plater luze batean itsas-uraza, ziazerbak eta enoki salteatuak jarri. Gainean seitan salteatua jarri eta honen gainetik ozpin olioa bota. Ondoan erremolatxa pure malko bat ipini.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena