Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kuia krema:
Lapiko batean olioa bota eta tipulina txikituta erregosi egingo dugu. Bertara laranja azalak eta kuia karratutxotan moztuta sartuko ditugu saldarekin batera. Egosten utziko dugu kuia bigun gelditu arte. Kuia birrinduko duko dugu eta esne gaina, gazta krema eta gurina gehituko dizkiogu. Fin fina utziko dugu eta gazitu egingo dugu. Finago nahi badugu iragazi egin daiteke.
Kuia haziak eta kuia karratutxoak:
Olioa botako dugu zartagin batean eta bertan kuia botako dugu karratutxoetan. Kuiaren haziak ere bertara botako ditugu eta dena batera salteatu egingo dugu. Perrexila txikituko dugu eta gainetik botako diogu.
Kuia kauserak:
Kuia uretan egosi eta ondoren ondo xukatu eta lehortu egingo ditugu. Bertara irina, arrautzaren gorringoak, azukrea, gurina eta laranja azala nahastuko ditugu. Birringailuarekin txikituko dugu ore bat lortu arte. Bi koilarekin bolak egingo ditugu eta olio berotan sartuko ditugu frijitu arte. Paperean xukatu eta azukre eta kanela nahastutik pasako ditugu.
Bukaera:
Ontzi batera kui krema botako dugu eta gainetik kui eta kui haziak botako ditugu. Oliba olio txorrotadatxo bat botako diogu eta gazta krema koilarakada bat jarriko dugu.
Kuia kauserak platertxo batean jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa