Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kuiatxo eta greziar yogur tarta gazia:
Philo orriak olioarekin igurtzi egingo ditugu eta bata bestearen gainean jarriko ditugu. Moldean sartu eta jogurta luzatuko dugu. Kuiatxoak xerra finetan moztuko ditugu eta zartaginean sueztituko ditugu, gorritu arte. Gatza botako dugu.
Kuiatxo xerrak jogurtaren gainean luzatuko ditugu. Honen gainera feta gazta zatiak eta ezkaia botako dugu, txikituta. 180ºC tan labertauko dugu 20 minutuz. Bitartean, eltze batean eztia eta balsamiko ozpina bota eta berotu egingo ditugu. Labetik ateratzean nahasketa honekin margotuko dugu tarta eta tipulin adarra gainetik botako diogu.
Ahuakate eta jogurt saltsa:
Osagai guztiak ontziratu eta birrindu egingo ditugu.
Ganba eta patata entsalada:
Saltsa egiteko, ontzi batean maionesa, ketxup-a eta olio pixka bat nahastuko ditugu.
Ontzi batean patata egosi eta zatitan moztuko ditugu. Ondoren ganbak egosita eta zurituta sartuko ditugu, baita arrautza karratutan, perrexila txikitua eta saltsa ere.
Aurkezpena:
Plater batean kuiatxo tarta jarriko dugu. Ondoan entsalada bat eraztunean sartuta eta tartaren ondoan ahuakate eta jogurt saltsa jarriko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa