Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Zerba fritata:
Zerbak garbitu, zuritu eta penkei uretan egosi azkar bat emango diegu.
Zartagin batean tipula more txikitua erregosten jarri. Penkak zatitan ebaki eta bertara orriekin batera sartu. Ondo sueztitu eta geroko gorde. Nahasketa honi arrautza irabiatuak gehitu eta gainean ahuntz gazta xerrak jarri eta 8 minutuz 200ºC tan laberatu.
Luzoker, ahuakate krema eta sardina entsalada:
Luzokerra erditik ebaki eta barruko haziak kendu.
Ontzi batean ahuakatea, lima zukua, martorri orri batzuk, gatza eta oliba olioa bota eta birringailuarekin krema bat egin. Krema honekin luzokerraren haziak zeuden lekua bete eta tomate xerra batzuk ere sartu. Gainean sardina zati batzuk jarri eta oliba beltza txikituak gainetik bota. Perrexilarekin amaitu.
Barrengorri saltsa:
Tipulatxa gurinarekin erregosi. Bertara barrengorri txikituak gehitu eta erregosten jarraitu. Oporto txorrotada bat bota eta urritu. Ura, esne gaina eta salda konzentratua ere sartu, irakin bat eman eta birrindu. Iragazi, behar izanez gero.
Bukaera:
Plater batean zerba fritata zati bat jarri eta ondoan saltsa bota. Alboan luzoker bat jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa