Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Babarrun zuriak:
Babarrunak bezperan uretan beratzen jarri.
Hauek lapiko batean eta eurekin batera urdaiazpiko hezurra, tipula, azenarioa, tomatea, piper berdea, baratxuri aleak, gatz pixka bat eta ura. Ondo estali. 15 minutuz lapiko azkarrean egosi. Estalkia ireki eta barazkiak egosketako salda pixka batekin ontzi batean sartu, birrindu eta berriro lapikora bota.
Urdaiazpiko xerrak txikitu eta zartagin batean gorritu. Ziazerba txikituak bertara gehitu eta ondoren, lapikora bota babarrunekin. Kontuz nahastu.
Belarri frijitua:
Belarriak garbitu eta osagai guztiekin lapiko batean sartu. Ordu eta 45 minutuz egosi ondoren, lapikotik atera eta zartagin batean olioarekin gorritu.
Tomate lehor, pipar eta perrexil ozpin-olioa:
Osagaiak txikitu eta olio, gatz eta ozpinarekin gozatu.
Bukaera:
Plater sakon batean babarrunak jarri eta ondoan belarri frijituak. Hauen gainetik ozpin-olioa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa