Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Oilasko eta kuiatxo bolak eta gnocchiak idiazabal saltsarekin
Osagaiak
  • Oilasko eta kuiatxo bolak:
  • ¿ Oilasko bular txikitua, 250 g
  • ¿ Kuiatxoa, 120 g
  • ¿ Azenario bat
  • ¿ Piperrautsa, koilarakada bat
  • ¿ Tipula hautsa, koilarakada bat
  • ¿ Baratxuri hautsa, koilarakada bat
  • ¿ Gatza
  • ¿ Oliba olioa
  • ¿ Ogi birrindua
  • Gnocchiak:
  • ¿ Patata “agria barietatekoa”, 250 g
  • ¿ Irina, 35 g
  • ¿ Gorringo bat
  • ¿ Mozarella gazta, 40 g
  • ¿ Gazta birrindua, 35 g (parmesanoa)
  • ¿ Perrexil txikitua, koilarakada bat
  • Idiazabal eta hirugihar saltsa:
  • ¿ Tipula bat
  • ¿ Oliba olioa
  • ¿ Idiazabal gazta, 120 g
  • ¿ Esne gaina, 200 g
  • ¿ Gatza
  • ¿ 5 hirugihar xerra
Prestaketa

Oilasko eta kuiatxo bolak:

Azenarioa eta kuiatxoa karratu txikitan zatitu eta zartaginean minutu batzuez olioarekin sueztitu. Oilasko haragi txikitua ontziratu eta bertara barazki gorrituak, tipula eta baratxuri hautsa, piperrautsa eta gatza bota. Ondo nahastu, ogi birrinduarekin bolak egin eta oliotan frijitu.

Gnocchiak:

Patata garbitu eta azalarekin egosi. Zuritu, zanpatu eta ontzi batean irina, gorringoa, mozarella, parmesano gazta eta perrexil txikituarekin nahastu. Ore bat egin eta zatitxo txikitan ebaki. Gnocchiak egiteko egurrarekin forma eman eta uretan egosi.

Idiazabal saltsa:

Hirugihar xerrak luzetara ebaki, zartagin batean gorritu eta bertatik atera. Zartagin berean, tipula txikitua erregosten jarri, Idiazabal gazta zatiak sartu eta esne-gaina gehitu, Birrindu, hirugihar zatiak sartu eta irakin bat eman. Epelean gorde.

Bukaera:

Plater batean 4 oilasko eta kuiatxo bola jarri eta ondoan gnocchiak bere saltsan sartuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena