Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Australiar haragi pastela:
Lapiko batean olioa bota eta haragi zatiak karratutan zatituta, gazitu, irinetatik pasa eta bertan gorritu. Barazkiak txikituta gehitu. Sueztitu eta ondoren ardo beltza, tomate mamia eta worcestershire saltsa bota eta, urritzean, saldarekin estali eta 1,5 orduz egosten utzi. Denbora amaitzean, saltsa iragazi eta haragi zatiekin batu. Saltsa arina badago, irakin loditu dadin.
Enpanada orea arrabolarekin eta irinaren laguntzaz zabaldu eta eta moldeak bete. 10 minutuz laberatu, erdi egosi daitezen eta ondoren haragi zatiak saltsarekin sartu. Hostopilarekin estali eta berriro laberatu egingo dugu, beste 20 minutuz.
Hozten utzi, moldetik ateratzeko.
Pikillo piper saltsa:
Piperrak zartagin batean olioarekin lehortuko ditugu bueltak emanez. Ondoren saldarekin estali eta egosten utzi berriro zukuarekin hidratatu daitezen. Esne gain pixka bat bota eta birringailuarekin txikitu, iragazi, gazitu eta ontzi batean jarri.
Kuia purea:
Kuia zuritu, zatitu eta egosi. Ondoren ondo xukatu eta zartagin batean sutan lehortu. Ontziratu eta birringailuarekin txikitzen den bitartean, gurina gehitu. Gatzez puntuan jarri.
Tomate urritua:
Tomatea birrindu, iragazi eta ontzi batean azukrearekin urritzen jarri, loditu arte.
Bukaera:
Plater batean koilarakada bat kuia pure jarri eta ondoan pikillo saltsa. Honen gainean haragi pastela jarri eta tomate urrituarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa