Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Onddo risottoa:
Zartagin batean tipulin txikitua sartu eta gurin zati batekin erregosten jarri. Onddo txikituak gehitu eta 2 minuturen ondoren, arroza gehitu. Ardoa bota, urritu, sueztitu eta oilo pixkanaka salda botatzen hasi, 18 minutuak egin arte. Orduan sutatik atera, parmesano birrindua eta gurina bota, eragiten diogun bitartean, dena ondo batzeko eta krematsu geratu dadin.
Perretxiko kozinatuak:
Ontzi batean baratxuri alea txikituta olioarekin gehitu. Dantzan hasten denean, perretxiko zatituak eta pipermina gehitu eta sueztitu. Ondoren oilo salda pixka bat gehitu eta 10 minutuz kozinatzen jarri. Arin badago, arto irin pixka batekin loditu eta perrexil txikitua bota.
Udazkeneko barazki salteatuak:
Batata zuritu eta zatitan egosi. Alberjinia eta sagarra zuritu, eta onddoarekin batera karratutxotan zatitu. Gaztainak ere zuritu eta xerratan ebaki. Zartaginean olioa jarri, berotu eta tipulin txikitua sueztitzen jarri. Bertara alberjinia eta onddo karratutxoak bota. Ondoren batata, gaztain xerrak, hurrak erdibituta eta sagar karratutxoak. Bi minutuz sutan eduki eta atera.
Bukaera:
Plater batean 2 koilarakada risotto jarri eta gainean basurde buru xerrak zabaldu. Ondoan perretxiko kozinatuak jarri eta inguruan udazkeneko barazkien salteatua ipini. Basurde buruaren gainetik onddo gordina fin-fin xerratu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa