Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Barazki, txipiroi eta ganba broxeta sandia eta mozzarella entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Barazki, txipiroi eta ganba broxeta:
  • 8 ganba txiki
  • 4 txipiroi
  • 6 cherry tomate
  • Koreako perretxikoak, 2
  • 2 gari zainzuri
  • Kuiatxo bat
  • Alberjinia bat
  • Piper hori bat
  • Sesamo olioa, koilarakada bat
  • Soja saltsa, koilarakada bat
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexil sorta bat
  • Limoi bat
  • Sandia eta mozzarella entsalada:
  • Mozzarella gazta
  • Sandia zati bat
  • Luzoker bat
  • Adar tomate bat
  • Albaka sorta bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Lima bat
  • Kanonigo sorta bat
  • Mornay saltsa:
  • Esnea, 250 g
  • Gurina, 20 g
  • Irina, 20 g
  • 2 gorringo
  • Irati gazta, 25 g
  • Gatza
Prestaketa

Barazki, txipiroi eta ganba broxeta:

Barazkiak garbitu, zatitu eta broxetan sartu koloreekin jolastuz.

Ganbak eta txipiroiak zuritu, zatitu, eta broxeta bete txandakatuta.

Almaizean, baratxuri alea, limoi zukua eta soja saltsa sartu, eta birrintzen hasi. Bitartean, sesamo olioa eta perrexila sartu, eta ondo mamituta utzi. Zartagin handia berotu, eta olio pixka bat botata, broxetak gorritzen jarriko ditugu, eta lehen egindako nahasketa gainetik botako dugu almaizean.  

Sandia eta mozzarella entsalada:

Ontzi batean, osagai guztiak zatituta sartu, eta nahastu. Lima azal birrindu, zuku, olio eta gatzarekin gozatu. Gainean, kanonigo sorta jarri.

Mornay saltsa:

Bexamela egingo dugu, eta bukaeran, gorringoak eta gazta birrindua gehitu, nahastu, eta gazitu.

BUKAERA:

Plater batean, broxetak jarri, eta mornay saltsa barazki broxetaren gainetik luzatu. Sopletearekin gorritu, eta almaizean egindako olioarekin, ganba eta txipiroi broxetari bota; ondoan, entsalada jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena