Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Kinoa gorri tabulea oilasko hegalekin eta saltsa biziarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Kinoa gorri tabulea:
  • Kinoa gorria, 150 g
  • Ura, 225 g
  • Menda orriak
  • Perrexil sorta
  • Tipulin txiki bat
  • 2 adar tomate
  • Oliba berde multzo bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Oilasko hegalak saltsa bizian:
  • 8 oilasko hegal
  • Irina
  • Pipermin hautsa
  • Piperrautsa, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Gurin zati bat
  • Saltsa bizia, 200 g
  • Baratxuri hautsa, koilarakadatxo bat
  • Menda, perrexil eta baratxuri aliolia:
  • Menda orriak
  • Perrexil orriak
  • Arrautza bat
  • 6 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Limoi erdi baten zukua
Prestaketa

Kinoa gorri tabulea:

Kinoa uretan ondo garbituko dugu. Uretan egosten jarriko dugu, eta hasten denean, estali, eta 15 minutuz utziko dugu egosten. Denbora igaro ondoren, lasaitzen utzi 5 minutuz, sutatik kanpo.

Beste osagaiak txikitu, eta ontzi batean sartuko ditugu. Kinoa epeltzen denean, gainerako osagaiekin nahastu, eta limoi zuku, olio eta gatzarekin gozatu.

Oilasko hegalak saltsa bizian: 

Oilasko hegalak zatitan moztu, eta ontzi batean, irin, piperrauts, pipermin eta gatzarekin nahastuko ditugu. Oliotan pixka bat frijitu eta xukatu ondoren, saltsa bizian sartuko ditugu.

Saltsa bizia egiteko, zartagin batera gurina bota, eta urtzen denean, saltsa bizia gehitu. Baratxuri hautsa, pipermina, piperrautsa eta gatz pixka bat bota, irakin, eta hegalak bertara bota guztiz egin daitezen. Perrexil txikituarekin amaitu.

Menda, perrexil eta baratxuri aliolia:

Baratxuri aleak oliotan frijitu. Osagaiak ontziratu, eta birringailuarekin, emultsio bat egin.

BUKAERA:

Plater batean, kinoa tabulea jarri, eta ondoan, oilasko hegalak bere saltsarekin ondo bilduta. Aliolia gainetik bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena