Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Linguiniak:
Linguiniak ur irakinetan egosi.
Zartagin batean, pipermina, baratxuri txikitua eta adar tomatea concasse erara moztuta erregosten jarri. Bertara, kaparrak, antxoa xerra eta oliba beltzak moztuta gehitu. Linguini egosiak sartu, eta su baxuan kozinatzen utzi nahasketa lodia geratu arte. Lodi geratzen ez bada, parmesano birrindua gehitu.
Perrexil pestoa:
Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta birrindu.
Ahate konfita perretxikoekin salteatuta:
Udarea zuritu, eltze batean sartu ardo zuri, azukre eta urarekin, eta egosi.
Zartagin batean, tipula erregosten jarri; ondoren, perretxikoak gehitu, eta biguntzen direnean, ahate haragia gehitu, ondo erregosi, eta gatza jarri. Udarea karratutan moztu, eta bertara bota; ondo nahastu.
BUKAERA:
Plater batean, linguiniak biribilduta jarri, eta, gainetik, ahate eta perretxiko salteatuak jarri. Ingurutik, pestoa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa