Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Minikuiatxo lore beteak:
Minikuiatxoei loreak kendu. Baratxuri alea eta korear perretxikoa txikitu, eta zartagin batean erregosten jarri txorrotada bat oliorekin. Bertara, kuiatxoa zatituta, ziazerbak eta pinaziak bota, eta sueztitzen jarraitu. Sutatik atera, eta Idiazabal birrinduarekin eta ricottarekin nahastu. Kuiatxo loreak bete, eta zartaginean gorritu olioarekin.
Ilar saltsa:
Salda azukrearekin berotzen jarri, eta bestalde, zartagin batean, baratxuri xerratua eta ilarrak oliotan gorritzen ipini. Birrindu gurina, eta esne-gaina gehitu. Gazitu, eta erreserbatu irakin gabe.
Urdaiazpiko olioa:
Urdaiazpikoa, zartaginean, oliorik gabe txigortu. Ontzi batean, pinaziak txigortuta, tomate lehorra txikituta eta albaka orriak moztuta sartu, eta urdaiazpiko txigortuarekin nahastu. Behar badu, gazitu. Olio pixka bat bota, eta ondo nahastu.
BUKAERA:
Plater batean, ilar saltsa luzatu, eta gainean, 4 kuiatxo lore jarri. Inguruan, urdaiazpiko olioa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa