Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txitxirio erregosiak barazkiekin eta kurkumarekin:
Zartagin batean, barazkiak txikituta erregosten jarri. Gorrituta daudenean, urdaia eta urdaiazpikoa txikituta gehitu, eta sueztitu. Bertara, txitxirioak egosita eta xukatuta bota, eta kurkuma gehitu. Ondo nahastu, eta gatz puntuan jarri.
Otarrainxka salteatuak kurkuma sustraiarekin:
Otarrainxkak zuritu, erditik moztu. Zartagin batean, olioa berotu, eta bertara, otarrainxkak eta kurkuma sustraiaren birrindura sartu.
Txitxirio saltsa:
Zartagin batean, tipulatxa gurin pixka batekin erregosten jarri. Ardo zuria gehitu. Bestalde, beste gurin zatia irinarekin egosten jarri, salda gehitu, eta bi prestaketak elkartu, egosi, eta puntuan jarri. Perrexil txikitua gehitu.
BUKAERA:
Plater batean, txitxirio erregosiak jarri, eta gainetik, saltsa bota. Otarrainxka batzuk jarri gainean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa