Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barbarinak:
Barbarinak xerratu, eta hezurtxoak kenduko dizkiogu.
Zartagin batean, lehenengo, azalaren aldetik gorritu.
Alberjinia hostopila:
Alberjiniak garbitu eta txortena kendu ondoren, labanarekin zulotxo batzuk egin, baratxuri zatitxoak sartu, eta laberatu egingo dugu txorrotada bat oliba oliorekin, 200 ºC-an, 40 minutuz. Hozten denean, zuritu, mamia zatitu, eta curry pixka batekin nahastu.
Alberjinia mamia hostopil gainean jarri, eta laberatu egingo dugu, 180 ºC-an, 20-30 minutuz.
Barazki eta ziza salteatuak:
Lekak, makilatxotan moztuta, egosi egingo ditugu. Patatak zuritu, eta osorik egosi, beranduxeago xerratan mozteko.
Zartagin batean, olio beroarekin zizak salteatuko ditugu. Bertara, ziazerba orriak, lekak eta patata zatiak gehitu. Baratxuria txikituta gehitu, eta dena nahastuko dugu. Bukaeran, sutatik kanpo, urdaiazpiko zatiak gehitu.
Gorringo eta perrexil forradura:
Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta birrindu.
BUKAERA:
Plater batean, hostopila jarriko dugu, eta honen gainean, barazki eta ziza salteatuak. Bi aldeetan, barbarin xerrak, eta inguruan, gorringo eta perrexil olioa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa