Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Tomate erreak:
Adar tomateei azala kendu, goitik moztu txapela kenduta, eta barruak garbitu. Labeko erretilu batean jarri. Oliba olioa eta gatza bota, eta laberatu
Feta eta artatxiki betegarria:
Artatxikia uretan egosi 20 minutuz. Egositakoan, ontzi batean, osagai guztiekin nahasteari ekin. Feta gazta, azenarioa, tipulin adarra, arto gozoa, oliba berdeak eta kaparrak zati txikitan sartu bertara. Oliba olioarekin eta gatzarekin gozatu. Tomateak betegarri horrekin bete.
Salmorejo saltsa:
Ontzi batean, osagai guztiak sartu, birrindu eta iragazi.
Zartagin batean, urdaiazpiko xerrak gorritu.
BUKAERA:
Plater baten oinarrian, salmorejo saltsa jarri; inguruan, errukula orea jarri, eta gainean, tomate erre beteak. Amaitzeko, urdaiazpiko xerrak, apurtuta, jarri gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa