Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Baby barazkiak:
Barazkiak galdarraztatu, eta ondoren, zartagin batean gorritu olioarekin.
Erremolatxa purea:
Zartagin batean, tipulina, zati txikitan moztuta, gorritzen jarri. Bertara, erremolatxa egosia gehitu. Dena kozinatutakoan, gatzatu, eta birrindu. Behar badu, salda bota, baina lodia geratu behar du.
Azenario purea:
Zartagin batean, tipulina, zati txikitan moztuta, gorritzen jarri oliba olioarekin. Beste kazola batean, azenarioak egosi. Egositakoan, tipulina dagoen zartaginera gehitu zati txikitan. Salda gehitu, eta gatzatu. Dena kozinatuta dagoenean, birrindu.
Lurra:
Ontzi batean, gurina, irina, arbendola hautsa eta erremolatxa egosia pure eginda sartu. Dena nahastu ore bat lortu arte. Bertara, oliba beltzak, zati txikitan moztuta, gehitu txipiroi tintarekin batera. Orea egindakoan, apurrak izango balira bezala apurtu, eta laberatu.
BUKAERA:
Plater batean, erremolatxa pure lodia jarri; gainean, lurra jarri, eta horren gainean, baby barazkiak. Azenario purearekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa