Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Udaberriko barazkiak:
Ilarrak tipulinarekin:
Zartagin batean, tipulina zati txikitan gorritu. Bertara, ilarrak gehitu.
Babak urdaiazpikoarekin:
Zartagin batean, baratxuri alea gorritu. Bertara, urdaiazpiko xerrak txikituta gehitu. Azkenik, babak gehitu, eta utzi kozinatzen.
Zainzuri gorrituak:
Zainzuriak uretan egosi azukre, gatz eta oliba olioarekin.
Arrautza egosi.
Zainzuriak egositakoan, arrautza egosia, birrinduta, gainetik bota.
Brokolia salteatuta:
Brokolia zuhaitz txikitan moztu, eta zartagin batean, oliba olioarekin salteatu.
Zizak labean:
Labeko erretilu batean, zizak jarri, eta oliba olio eta gatz pixka batekin laberatu.
Udaberriko onddoak:
Onddoak xerratan moztu, eta plantxan gorritu.
Arrautza frijitu aliolia:
Bi arrautzak zartagin batean olioarekin frijitu.
Ontzi batean, baratxuri alea, arrautzak, oliba olioa eta gatza birrindu, emultsioa lortu arte.
BUKAERA:
Plater batean, osagai guztiak jarri, bata bestearen alboan. Arrautza frijitu alioliarekin amaitu
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa