Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Persiar arroz pilafa:
Eltze batean, gurina urtzen jarri, eta arroza gehitu, sueztitu, eta ura eta salda gehitu egosten hasi dadin. 15 minutuz irakiten eduki.
Zartagin batean, olio pixka bat jarri, eta tipulina erregosten jarri; pistatxoak eta mahaspasak hezetuta gehitu, eta salteatu. 50 gramo ur curryarekin nahastu, eta bertara gehitu. Arroza ere gehitu, eta ondo nahastu dena, salteatzen dugun bitartean.
Berdel kurruskaria:
Berdela xerratu, eta zati luzetan moztu hezurtxo txikiak kenduta. Plater batean ipini, eta soja saltsarekin busti; minutu batzuez beratzen utzi. Saltsatik atera, eta brick orri laurdenean bildu. Gurin urtuarekin itxi, eta oliotan frijitu; xukatu.
Babarrun eta mahaspasa hanburgesa:
Babarrunak xukatu, eta ontzi batean jarri; sardexka batekin birrindu. Mahaspasak labanarekin txikitu, eta babarrunekin elkartu, gatza eta kumino pixka bat gehitu, eta nahastu. Eskuetan, olioa igurtzi, eta eskukada bat ore hartu. Hanburgesa forma eman, eta zartagin bero batean gorritu.
BUKAERA:
Plater batean, koilarakada handi bat arroz jarri, eta gainetik menda orri apurtuak bota. Ondoan, berdel kurruskari batzuk jarri, eta babarrun hanburgesa bi.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa