Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Babak eta lekak arrautzarekin eta onddo, gazta eta patata kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Babak eta lekak:
  • Babak, 150 g
  • 8 leka
  • Tipulin bat
  • 4 urdaiazpiko xerra
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 2 arrautza
  • Ozpina, txorrotada bat.
  • Onddo eta patata krema:
  • Patata bat
  • 4 perretxiko
  • Parmesano birrindua, 150 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tipulin bat
  • Salda, 200 g
  • Esne-gaina, 150 g
  • Patatak perretxikoekin:
  • 2 patata
  • Perretxikoak, sorta bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Gurina
Prestaketa

Babak eta lekak:

Eltze banatan, lekak eta babak egosi.

Zartagin batean, tipulin txikitua erregosten jarri, eta, ondoren, urdaiazpikoa txikituta gehitu, sueztitu dadin. Bertara, babak eta lekak sartuko ditugu, eta 5 minutuz kozinatzen utzi.

Arrautzak galdarraztatu 3 minutuz, txorrotada bat ozpinekin.

Onddo eta patata krema:

Eltze batean, tipulina erregosten jarri olioarekin. Bertara, perretxikoak zatituta sartu, erregosi. Patatak ere xerratuta sartu, pixka bat erregosi eta salda gehitu. Patata bigun geratu denean, esne-gaina eta gazta birrindua gehitu. Birrindu edo sardexka batekin zapaldu dena.

Patatak perretxikoekin:

Patatak zuritu eta bola-koilararekin patata bolak egin. Zartagin batean, gurina urtu eta, bertan, patatak gorritu. Eginda daudenean, perretxikoak gehitu eta salteatu.

BUKAERA:

Plater baten, erdian, koilarakada on bana leka eta baba jarri eta, gainean, arrautza egosia. Inguruan, patata eta onddo krema eta, ondoan, patata eta perretxiko salteatuak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena