Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arkume duruma:
Durum ogia luzatu, eta gainean ondorengo osagaiak jartzen joango gara, ordena honetan: uraza, tomatea, luzokerra, arkume beratu zati batzuk, jogurt saltsa, tomate bixi saltsa eta ahuntz gazta. Bildu egingo dugu, aluminiozko paperarekin, eta zartaginean edo labean epeldu.
Arkumea beratzeko:
Ontzi batean arkume haragia sartu, eta bertara hirugihar zatiak, tipulin eta baratxuri ondo txikituak, koilarakadatxo bat ras el hanout, limoi zukua eta ogi birrindua bota. Ondo nahastu, eta ordu batez hozkailuan utziko dugu. Denbora igaro ondoren, aluminiozko paperarekin bola bat eginez bildu, eta laberatu egingo dugu 170 ºC-tan, 30 minutuz. Bertatik ateratzean, pausatzen utzi 10 minutuz.
Jogurt saltsa:
Ontzi batean, greziar jogurta jarri, eta bertara beste osagaiak botako ditugu, eta ondo nahastu.
Tomate bixi saltsa:
Zartagin batean, tomate frijitua berotu egingo dugu, eta bertara pipermin txikitua eta beste bi osagaiak bota, erreserbatu.
Hummusa:
Baratxuriari hazia kendu, eta bi aldiz galdarraztatu. Ontzi batean, osagai guztiak sartu perrexila izan ezik, eta birrindu. Ontzi batean jarri, eta perrexil txikitua bota.
BUKAERA:
Duruma berotu ondoren, erditik moztu. Plater batean jarri, eta hummusa, ondoan.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa