Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pasta fresko orea:
Ontzi batean, irina eta semola garia nahastu. Bertara, gatza eta oliba olioa gehitu. Arrautzak gehitzen joan, eta baita txipiroi tinta ere, dena nahastu. Pasta luzatu irin pixka batekin, eta espageti forman moztu. Egosi.
Zartagin batean, gurina urtu, bertara pasta egosia gehitu, eta mugitzen joan. Egosketako ura eta parmesano birrindua gehitu, kremak loditasuna har dezan mugitzen dugun bitartean. Sutatik kanpo, parmesanoa birrindu, eta, krematsu geratzen ez bada, gehiago bota.
Gulak eta ganbak salteatuta:
Zartagin batean, olioa berotu, bertara baratxuri aleak txikituta gehitu. Ganbak zuritu, eta zartaginera bota gulekin batera. Dena ondo salteatu, eta bero mantendu.
Antxoa eta oliba beltz carbonara:
Zartagin batean, gurina urtu, bertara txipiroia zati txikitan gehitu, eta gorritu. Oliba beltzak txikitu, eta bertara gehitu antxoa xerrekin batera. Txorrotada bat esne-gain bota, eta kozinatu. Sutatik kanpo, gorringoa gehitu, eta dena nahastu.
BUKAERA:
Plater batean, pasta freskoa jarri, gainean gula eta ganba salteatuak. Inguruan, antxoa eta oliba beltz carbonara jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa