Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Zainzuri beteak:
Zainzuriak zuritu, moztu eta egosi ur, azukre, gatz eta oliotan, betegarria egiteko.
Zainzuria erditik moztu, betegarria jarri, eta estali, urdaiazpikoarekin bildu. Irin eta arrautzetatik pasa, eta olio berotan frijitu. Behar izanez gero, txotxak erabili.
Amerikar saltsa:
Zartagin batean, tipulina txikituta gorritu baratxuriarekin. Otarrainxka buruak gorritu bertan, tomate frijitua gehitu, eta kozinatzen utzi. Estragoia gehitu, eta baita arrain salda edo ura ere. Saltsa birrindu, eta iragazi. Berotan mantendu.
Gorringo bexamela:
Eltze batean, gurina urtu, bertara irina gehitu, eta kozinatu. Esnea bota, eta utzi irakiten. Sutatik kanpo, gorringoak gehitu, eta dena nahastu.
Tipulin adar maionesa:
Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta emultsioa sortu.
BUKAERA:
Zainzuri beteak labe erretilu batean jarri, eta, gainean, gorringo bexamela bota, labera sartu, eta gainerre.
Plater batean, amerikar saltsa jarri, eta, gainean, zainzuri bete gainerreak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa