Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Tomate saltsa:
Tipulina, piper berdea eta baratxuri aleak txikitu eta zartagin batean erregosten jarri olio txorrotadarekin. Piperrautsa gehitu, sueztitu. Tomate helduak zatituta sartu, eta kozinatzen utzi saltsa lodi bat geratu arte. Ondoren, puregailutik pasa. Beste zartagin batean, olioa bota, eta cherry tomateak erditik moztuta sartu. Gorritu, eta tomate saltsarekin nahastu. Albaka orriak eskuekin apurtuta sartu, eta gatz puntua jarri.
Zartagin batean, olioarekin arrautzak frijitu, eta tomate saltsaren gainean jarri.
Talo orea:
Arto irina gatzarekin nahastu, eta ur epela pixkanaka gehitzen joan itsaskor egoteari utzi arte. Arto irina erabiliz, eskuekin orea luzatu, eta zartaginean gorritu. Hirukitan moztu, eta oliotan frijitu.
Guakamolea:
Ahuakatea zuritu, eta hezurra kendu. Karratutxotan moztu, eta ontzi batean sartu. Bertara, tipulina txikituta eta tomatea zurituta zein txikituta gehitu. Horri, lima azal birrindua, zukua, martorri txikitua, gatza eta oliba olioa erantsi.
BUKAERA:
Arrantxoko arrautzak kazola batean aurkeztu. Ondoan, taloak. Beste ontzi batean, guakamolea, eta entsalada, beste batean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa