Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txipiroiak galiziar erara:
Eltze batean, tipula eta baratxuriak txikituta erregosten jarriko ditugu olio eta gatz pixka batekin, marmelada antzeko itxura hartu arte. Txipiroiak olio berotan gorritu, eta eltzean sartu. Txorrotada bat ardo zuri bota, murriztu eta ura gehitu kozinatzen uzteko, txipiroiak samur geratu arte. Patatak zuritu, zatitu eta oliotan frijitu. Eltzera sartu txipiroiekin batera, eta 10 minutuz kozinatu. Perrexil txikitua gehitu.
Otarrainxka kurruskariak:
Otarrainxkak zuritu, eta erdiak ondo txikitu hirugihar eta tipulin adar-berdearekin batera, eta ontziratu. Beste erdiak zati handiagotan utzi. Ontzian sartu, eta bertara soja saltsa, txorrotadatxo bat txakolin, sesamo olio pixka bat eta azukre pittin bat gehitu. Ondo nahastu, eta "wonton" xafla bakoitzean koilarakadatxo bat jarri. Hiruki forma eman. Izkinak arto-irin eta ur nahasketa batekin igurtzi, eta hirukia itxi. Gero, tolesdura batzuk eman, eta olio berotan frijitu. Saltsa gazi-gozoa gainetik bota, eta erreserbatu.
Saltsa egiteko, piperminari haziak kendu eta beste osagaiekin elkartu, birrindu eta 10-15 minutuz egosi, ziropa lodiera hartu arte.
BUKAERA:
Plater sakon batean, txipiroiak galiziar erara zerbitzatu, eta, erdian, 2-3 otarrainxka kurruskari jarri saltsatik pasata.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa