Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txipiroi paella beltza:
Txipiroia zatitan moztu eta paellan olioarekin gorritu. Bertara baratxuri alea, tipulina eta piper-berdea zatituta gehitu. Koilarakada bat tomate frijitu bota eta utzi egiten. Arroza gehitu eta kurkuma ere. Salda gehitu eta tinta. Utzi kozinatzen arroza egin arte.
Aliolia:
Emultsio bat egin osagai guztiekin.
Txipiroi salteatua:
Txipiroia moztu eta salteatu baratxuri alearekin. Ozpina gehitu eta perrexil txikitua.
Tipula eraztun beltzak:
Tipula eraztunetan moztu. Tenpura egin eta txipiroi tinta gehitu. Tipula eraztunak bertatik pasa eta frijitu. Gatza jarri.
BUKAERA:
Txipiroi arroza sutatik atera eta horren gainean txipiroi salteatua luzatu. Guztiaren gainetik tipula eraztunak jarri eta aliolia ondoan jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa