Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Erremolatxa gnocchiak:
Erremolatxak eta patatak azal eta guzti egosi. Zuritu eta erremolatxak labean pixka bat lehortu. Puregailutik pasa eta sumendi bat egin. Erdian beste osagaiak jarri eta landu, ore bat egin arte. Zilindro finak egin eta zatitxotan ebaki. Gnocchiak egiteko egurretik pasa eta ur irakinetan egosi. Ur hotzetara pasa eta xukatu.
Idiazabal eta errukula saltsa:
Tipulak txikitu eta zartagin batean olioarekin erregosten jarri. Ardo zuri txorrotada bat gehitu, urritu eta esne gaina eta Idiazabal gazta zatituta sartu. Birrindu eta errukula eta intxaurrak txikituta gehitu. Epelean eduki.
Barazki eta perretxiko salteatuak:
Zartagin batean jengibrea zatituta eta baratxuri aleak txikituta olioarekin gorritzen jarri. Sagar karratuak eta gari zainzuriak makiltxotan ebakita gehitu. Su bizian salteatu, perretxikoak gehitu eta 2 minutuz salteatu. Gatza bota.
Bukaera:
Zartagin batean saltsa bota eta gnocchiak berotu. Platerean zabaldu eta barazki eta perretxiko salteatuak gainetik banatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa